Sustrails Enduro txapelketako lehen proba izanen da eta Enduro Pirinioak Koparako baliagarria ere izanen da aurten
Igandean, 08:00etan hasiko da proba Plaza Zaharrean eta sari banaketa 16:00etan eginen dute.
Trial erakustaldia larunbat arratsaldean
Egun bakarreko proba izanen da aurtengoa, baina bezperan, dortsalen banaketa eginen dute, baita Uxuri Portu eta Xabier Valverde herriko txirrindularien eta Oier Mitxelena beratarraren trial erakustaldia ere, maiatzaren 17an, larunbatean 18:00etan plazan.
2023ko lehen edizioan 105 txirrindularik parte hartu zuten eta iazkoan 159k.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!