Mikel Irujo kontseilaria izan da bileran eta «eskualdea dinamizatzeko» helburu amankomuna azpimarratu du. Topaketan parte hartu dute Berako, Lesakako, Doneztebeko eta Bertizaranako udal ordezkariek, baita Ubela SL, Prieto Irazoqui Fausto y Juan Antonio SL, Ubidea Alimentación SL (Biok), Verkol SA, Transbidasoa, Savera, Conservas Martiko SA, Zalain Transformados SL, Bera Rubber’s SL, Zalain Janariak SL, Tecmac, Embalajes Miguel Martinez SL, Arcelor Mittal, Manufacturas Alco SA, Barcargo Truck SL, Urtek Water Technologies, Eosol, Gaun Anonizados y Laseados SL enpresetakoak eta Cederna Garalur eta Nasuvinsa elkarteetakoak ere.