Easoko Beteranoen Abesbatzaren kontzertua larunbat honetan Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 14a, 15:30

Easoko Beteranoen Abesbatzaren kontzertua 19:00etan izanen da larunbatean.

Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatuta, Donostiako Easoko Beteranoen Abesbatzaren emanaldia izanen da larunbatean. Kultur Etxean izanen da emanaldia 19:00etan debalde.

Ibilbide luzea duen abesbatza da Donostiako Easo eta hamar talde ditu. Horien artean, beteranoak izanen dira Beran emanaldia kantatuko dutenak Ramon Beraza zuzendari dutela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun