Giltzarri abesbatzak, Lesakako udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz antolatutako VIII. Bortzirietako Abesbatza Topaketa maiatzaren 17an eginen dute, larunbatean 20:00etan hasita Lesakako Harriondoa kultur etxean. Giltzarri abesbatzarekin batera, Iruñeko Basandere Ahotsak eta Valentziako Tabernes de la Valldigna herriko Asociacion Coral Marinyen abesbatzak ariko dira kantari.