Herriko haur dantzariak eta musikariak ariko dira dantzan maiatzaren 17an eta Gipuzkoako hiru talde ere gonbidatu dituzte: Lezoko Murixka, Tolosako Udaberri eta Zaldibiko Iztueta. Aitzinetik, Gure Txokoako dantzariak hiru herri horietan arituak dira dantzan.
11:00etan hasita, herriko karriketan barna ibiliko dira haurrak hainbat taldetan banatuta. Ondotik, 13:00etan dantza jaialdia eginen dute Toki Ona institutuko estalpean. Eguraldi txarra bada, berriz, jaialdia lekuz mugitu eta Eztegarako frontoian eginen dute.
Jaialdiaren ondotik, bazkarirako tartea izanen da. Ohitura den bezala, kanpoko haurrak herriko haurren etxeetara joanen dira bazkaltzera.
Eguna borobiltzeko, 16:00etan dantzaldia izanen dute Toki Onako estalpean Jeiki Hadi taldearekin.