2020ko Lehenbizikoa ere David Mirandak atera zuen.
Iruñeko David Mirandak atera du gaur goizean Villanueva inguruan eta Igeldoko Rekondo jatetxeari saldu dio, 1.800 euroren truke
Aurten ere, azken hiru urtetan bezala, Bidasoan izokinak arrantzatzea debekatu du Nafarroako Gobernuak. Halere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baimena eman dio Berako Udalari izokinaren lehendabiziko alearen harrapaketa antolatzeko. Izaera sinbolikoko jarduera izan da, ez arrantza denboraldiaren parte. Maiatzaren 10ean ireki zen horretarako aukera, baina gaur arte ez dute Lehenbiziko (eta azken) izokin hori arrantzatu. Maiatzaren 14an, asteazken goizean, 07:40an atera du Burlatako David Miranda Elizaldek 5 kilo eta 250 gramoko izokina, Villanueva inguruan. Igeldoko Rekondo jatetxeari saldu dio, 1.800 euroren truke.
2020ko Lehenbizikoa ere David Mirandak atera zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.