'El color de la emoción' liburuaren aurkezpena eginen dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 13a, 08:00

Nekane Sánchez Aramendi idazlearen bisita izanen dute ortzegunean Berako herri liburutegian. 'El color de la emoción' liburua aurkeztuko du idazleak 18:30ean liburutegian.

Igone liburu dendak antolatu du aurkezpena Nafarroako Liburutegi Publikoaren Sarearen eta Berako Udalaren laguntzarekin eta gaztelaniaz izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun