Maiatzaren 24an, larunbat eguerdian abiatuko da ospakizun eguna, Erdiko Errotan egin duten muralaren irekierarekin. Segidan, herriko ostatuetan barna poteoa eginen dute txarangarekin. 14:30ean bazkaria izanen dute Beheko Plazan. Bazkarira apuntatzeko 623 71 84 18 telefonora deitu edo idatzi behar da, maiatzaren 19a baino lehen. Bazkalondoan Olaia Iantzi ariko da kantari eta mikro irekia ere izanen da. 18:00etan bertso poteoa eginen dute 19:00etan Pasapalabra jokoa Koxkilan. 22:00etan kontzertua emanen dute Plaza Zaharrean The Malcolm Young Band eta B.I.P. taldeek. Egun osoan, Jabier Fagoagaren artelanen erakusketa eginen dute.
Artista eta artisaua
Jabier Fagoaga Igantzi Lesakako artista eta eskulangile ezaguna 2025eko urtarrilaren 25ean hil zen, 62 urte zituela. Kanka musika taldeko abeslaria izan zen, baina eskulangile gisara ere, hainbat lan egiten zituen: zakuzar eta sorgin ttikiak, teila apainduak, kamiseta margotuak, egurrezko egutegiak, bitxiak, margolanak eta muralak…