Hasieran abisuak, gero Foruzainen isunak
Plaza aldeko zatian zamalanak egiteko eremua ere markatu dute lurrean eta elizako xokoan denbora mugatuan aparkatzeko tokiak. Hasieran seinaleak errespetatzen ez dituztenei abisua bidaliko diete etxera, arau haustea egin dutela ohartaraziz, baina ondotik, Foruzaingoak isunak paratuko dizkie arauak hausten dutenei.
Hiru zebrabide berri eta marra berdeak aparkatzeko denbora ordu batera mugatuz
Lehen zegoenaz gain, hiru zebrabide berri daude orain oinezkoen pasabideak markatuz, eta ibilgailuak uzteko lekua ere arautu eta mugatu dute. Izan ere, eliza ondoko zatian pintatu berri diren marra berdeek, 08:00etatik 20:00etara bitarte, gehienez ordu bateko tartean aparkatu daitekeela adierazten dute. Eta bistan dena, marra horia dagoen tokian ezin da aparkatu.