Ekhiten Lesakako energia kooperatiba sortzeko batzarra egin zen astelehenean, maiatzak 5, Lesakako Udal Pleno aretoan. Batzarrean herritarrak eta tokiko eragileak bildu ziren, eta guztira 50 bazkidek osatuko dute kooperatiba.
Bileran, kooperatibaren funtzionamendurako oinarrizko egiturak azaldu zituzten, eta artezkaritza-kontseiluko karguak hautatu zituzten. Organo hau arduratuko da kooperatibaren eguneroko jarduna eta estrategiak gidatzeaz.
Kooperatibaren ateak zabalik egonen dira aitzinerago ere: nahi duen edozein herritarrek aukera izanen du bazkide gisa izena emateko eta proiektu desberdinetan parte hartzeko.
Ekhitenen helburua da energia berriztagarriaren bidez Lesakako trantsizio energetikoan ekarpen eraginkorra egitea, betiere tokiko kontsumoa eta komunitatearen partaidetza oinarri hartuta.