Joseba Irazokik kontzertua emanen du Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 7a, 08:00

Sorterrian joko du Joseba Irazokik ortziralean. Argazkia: Donostia Kultura, Wikipedia.

Gitarra Lekeitioak (Onomatopeikoa II) lana aurkeztuko du Joseba Irazoki beratarrak ortziralean herriko kultur etxean. 2017an ondutako Gitarra Onomatopeikoak lanaren jarraipena da ortziralean aurkeztuko duena.

Emanaldia ortziralean izanen da, maitzaren 9an, 20:30ean. Sarrerak 10 euroko prezioa du eta egunean berean zein aitzinetik hemen erosi daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun