Bortziriak Dantzan ekimenaren barrenean, mutxikoak dantzatzeko aukera izan zuten igande eguerdian Etxalarko plazan, Larraburua elkarteak antolatutako Mutxiko Egunean. Hainbat dantzari hurbildu ziren, eta dantza eta dantza artean aditzen ziren solasei erreparatuta, Bortzirietakoak ez ezik, Baztan-Bidasoalde osokoak eta Gipuzkoa aldetik etorritakoak ere baziren. Argazkiak: Irune Elizagoien
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.