Etxalarko Udalak udan sorosle lanetan aritzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 6a, 15:30

Etxalarko Udalak bi lagun kontratatu nahi ditu udan sorosle lanetan aritzeko. Hautagaiek adin nagusikoak izan beharko dute eta sorosle titulua, Desa delako egiaztagiria izan eta euskaraz jakin beharko dute. 

Interesa dutenek  maiatzaren 14ko 14:00ak  bitarteko epea dute lan deialdian izena eman eta curriculuma eta titulazioak aurkezteko. Eskaerak Etxalarko Herriko Etxean aurkeztu beharko dira. 

Igerilekuak ekainaren 21etik abuztuaren 31ra arte irekiak egonen dira egunero eta langileak ekainaren 20an hasiko dira lanean.

Deialdiari buruzko xehetasun denak hemen irakurri daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun