Berako udal hautetsiak auzoz auzo batzarrak egiten ari dira azken asteetan. Herriguneko auzoak eginda, baserrietakoak egiten ari dira orain eta ortzegun honetan, maiatzaren 8an, Garaitarreta eta Dornaku auzoetan eginen dituzte. Garaitarretan 18:30ean paratu dute hitzorduan Meakan, eta Dornakun, aldiz, auzoko kaperan 19:30ean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.