Eñaut Arburua lesakarrak 400 metro hesiduneko Gipuzkoako txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 6a, 20:00

Eñaut Arburua lesakarra larunbateko finaleko azken esprintean, Donostiako Anoeta miniestadioan. 400 metro hesidunetan Gipuzkoako txapeldun izan zen, 18 urtez beheitiko kategorian.
  • 18 urtez beheitiko kategorian lortu zuen garaipena larunbatean Donostian, Espainiako txapelketarako sailkapena ematen zuen guttieneko marka hobetuz gainera.
  • Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko guttienez 56 segundo eta 50 ehuneneko marka hobetzea eskatzen zuten. Eñaut Arburuak marka hori 68 ehunenetan hobetuta lortu du Gipuzkoako 400 metro hesiduneko txapeldun izatea aire zabalean.

Eñaut Arburua Portu, hamabortz urteko kirolari lesakarrak bere bidea egiten segitzen du atletismoan. Asteburu honetan jokatu da Gipuzkoako 18 urtez beheitiko atletismo txapelketa Donostiako Anoeta miniestadioan eta Irungo Super Amara Bidasoa Atletiko Taldean ari den Arburuak garaipena lortu zuen 400 metro hesiduneko proban, 55 segundo eta 82 ehuneneko denborarekin. Bera izan zen finaleko kirolaririk gazteena eta marka bikaina egin zuen, uztailean Castellonen jokatuko den Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera ematen diona.

Izan ere, Espainiako txapelketan parte hartu ahal izateko guttienez 56 segundo eta 50 ehuneneko marka hobetzea eskatzen zuten. Eñaut Arburuak marka hori 68 ehunenetan hobetuta lortu du Gipuzkoako 400 metro hesiduneko txapeldun izatea aire zabalean. Gogoratu behar da otsailean, pista estaliko Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan zela korrikalari lesakarra, 18 urtez beheitiko 400 metroko lasterketan.

Eñaut Arburua Portu lesakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun