‘Pantailak euskaraz’ emanaldia eta tailerra izanen dute maiatzaren 7an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 5a, 15:00

Pantailak Euskaraz taldeko Xumar Altzugarai lesakarra izanen da hizlarietako bat, dokumentalaren ondotik.

Asteazkenean 18:00etan ‘Urak eginen du bide’ dokumentala emanen dute Arrano elkartean eta gero hitzaldi-tailerra izanen dute

Pantailak Euskaraz taldeak, Arrano ostatuarekin batera antolatutako ekimena izanen dute maiatzaren 7an Lesakako Arrano elkartean. Hain zuzen, asteazkenean 18:00etan Urak eginen du bide dokumentala emanen dute lehenik eta, ondotik, hitzaldi-tailerra izanen dute Pantailak Euskaraz taldeko bi kiderekin: Iñigo Arandoa eta Xumar Altzugarai lesakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun