Baztan-Bidasoa: Tokiko Merkataritzatik Komunitatea Egiten proiektuaren 12. lotearen barrenean, Illekuetako Frantxia Haltzuet plazan komun adimendua paratu dute. Dagoeneko erabilgarri dago komuna, eta lanek 49.351,37 euroko kostua izanen dute. Proiektu berean Kanttonberri eta Altzate karriketan eta Altzateko plazan wifi sare librea paratu dute. Lanek 6.860,31 euroko kostua izan dute BEZa barne.
Argiteria publikoa berritua
Argiteria publikoa ere berritu dute Legia, Kanttonberri eta Altzate karriketan eta Altzateko plazan. Argiteria publiko adimenduna paratu dute, kontsumo ttikia duena. Lan horiek Baztan-Bidasoa: Tokiko Merkataritzatik Komunitatea egiten proiektuaren 13. lotearen barrenean egin dituzte 98.251,39 euroko inbertsioa eginda.