Dantza ikuskizuna 18:30ean hasiko da eta sarrerak aitzinetik erosteko aukera dago hemen sei euroren truke. Nafarroako Gobernuak antolatu du emanaldia, Berako Udalaren laguntzarekin.
Akira Yoshida da obrako zuzendari artistikoa, eta bera izanen da obrako interpretea ere. Honakoa da El Porqué de los perdidos obraren sinopsia: Galduta eta noraezean dabilen pertsonaia bat, bere iraganaz oroitzapen guti dituena. Asmo garbirik gabe, ezerezaren erdian argi batera ailegatzen da, zentzu guztia galdu duen existentziaren erantzunen bila. Leku hondatu eta itxuraz xume horretan, gertaera surrealistak gertatzen hasten dira: espazioak bera, bizitza eta borondate propioa izanen balu bezala, eraldatu eta berarekin jolastuz, tranpa eta engainuetan bilduz, xake partida baten parte balitz bezala. Hala ere, pertsonaia oraindik ez da konturatzen, funtsean, benetako borroka bere buruaren aurkakoa dela.