Nafarroako V. Disko Golf Irekia maiatzaren 2tik 4ra jokatuko dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 30a, 19:00

Baxi Basajauna taldeko Iñaki Gonzalez Olaizola da beteranoen mailan txapeldun izateko faboritoetako bat.

Nafarroako V. Disko Golf Irekia maiatzaren 2tik 4ra jokatuko dute Igantziko Irrisarri Landeko zelaian, Espainiako Koparako baliagarria. Hainbat kirolari espero dituzte asteburuan Igantzin, tartean etxeko Baxi Basajauna taldekoak.

Aipatzekoa da Baxi Basajauna taldea ere handitzen ari dela eta iaz aritu ziren Iñaki Gonzalez, Mikel Ibarrola, Jose Rouget eta Toni Negreterekin batera, Ion Juguera, Fernando Zabalza eta Elixabete Lorenzo ere sartu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun