Haur eta gaztetxoen frogarekin hasi zen eguna. Goizeko 09:30ean hasi ziren gaztetxoak (10 urtetik goitikoak) beraien froga egiten. Bakarka nahiz binaka aritu ziren eta herriari bi itzuli eman ondotik bizikletaz bertze bi buelta eman zizkioten Talaian barna doan ibilbideari. Ondotik 10 urtetik beheitikoak atera ziren eta hauek herriari itzuli bat lasterka eta bertze bat bizikletaz eman zizkioten. Fuerte heldu zaizkigu gaztetxoak!
Proba nagusiko sailkapen orokorrari dagokionez, gizonezkoetan, bakarka, Endika Mantecon izan zen bizkorrena, Aitor Aizkorbe Jimenez goizuetarra bigarren eta Iñaki Nieto Zahino hirugarren. Lau emakumek parte hartu zuten eta horietatik bik bukatu zuten proba. Katixa Arizmendi izan zen bizkorrena eta Ainhoa Lopez bigarren. Erreleboka, Mikel Irigoien eta Mikel Elzaurdia beratarrak nagusitu ziren, Antton Ibarguren eta Haitz Telletxea beratarra bigarren eta Iban Iturbide eta Oihan Pikabea beratarra hirugarren.
Aipatzekoa da, aurtengoan Nafarroako Duatloi Txapelketa ere Igantziko Duatloian erabaki dela eta Iñaki Nieto suertatu da txapeldun, Lesmes San Martin bigarren eta Xabier Pinto hirugarren. Ikusi sailkapen osoa
Igantziarrak ere Parte hartzaileen artean herritar eta ingurukoen presentzia handia izan zen, batez ere errelebokako modalitatean. Aipatzekoa, bi herritarren duatloi osoa bakarkako moduan ere egin zutela, Manex Sarasola Zelaieta eta Mikel Urtxegi Dorronsoro hain zuzen ere, azkeneko honek lehenbiziko igantziarraren saria lortu zuelarik. Erreleboka, berriz, Xabi Aranguren Vicente eta Jokin Mitxeok lortu zuten lehenbiziko igantziarren saria.
Bertze urte batez herri oso bat elkartu da duatloi hau aitzinera eramateko. Eskerrak aunitz antolatzaileen partetik eta eskerrak aunitz antolatzaileei herritarren partetik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!