Nor dugu Markel Telletxea?
Madrilen odontologia eta ortodontzia ikasi ondotik bere proiektu propioa abiatzeko itzuli den igantziarra.
Zein dira zure zaletasunak?
Korrikan ibiltzea eta mendira joatea, asteburutan lagunekin elkartzea… eta ongi ezagutzen nauenak badaki gutti behar dudala, kurtso bat edo bertze aukera bat dela medio, toki berriak ezagutzeko aprobetxatzeko.
Noiztik zara Biltokiko lehendakaria?
Joan den abendutik nago lehendakari gisa elkartean. Gainontzeko juntakideak bezala, urtero egiten den batzar orokorrean ateratako bozketa prozesuaren bidez sartu nintzen postu honetan.
Zenbatean behin aldatzen da?
Lehendakaritzarako postua bi urtetik behin berritzen da normalean.
Zein da zure lana?
Elkarteko gainontzeko kideek euren ardurak aitzinera eramateko beharrezko baliabideetan laguntzea, talde osoarekin batera urtean zehar antolatzen diren ekitaldien aurreiskuspen lanetan aritzea eta Biltokik elkarte bezala ematen dituen aldaketa edo aurrerapausuen inguruan jardutea.
Herrian ekitaldi ugari egiten dituzue, ezta?
Bai, herria girotu eta bertako herritarak zein ingurukoak animatze aldera, urtean osoan ekintza ugari antolatzen ditu elkarteak. Horren adibide da apirilaren 27an eginen den VI. Mendi Duatloia.
Lan handia eskatzen du lasterketaren antolakuntzak?
Lanak ugariak izaten dira bai, aurreikuspen eta dedikazio aunitz eskatzen duen ekitaldia baita. Hala ere, talde osoa gogotsu eta pozik ari gara, partehartzaileek eta ikustera animatzen direnek ere egun ederraz goza dezaten.
Zein behar ikusten dituzu Igantzin?
Herriko gazteak bertan bizitzera animatzen dituen etxebezitza eskatzaintza baten beharra dagoela sumatzen da.
Eta zerk egiten du berezi?
Herritarrak eta bertako txoko politak.
Zure asmoak epe motzera?
Pertsonalki eta profesionalki garatzen segitu nahi dut. Norberak bere bertsiorik hoberena oraindik ezagutzeko daukala uste dut.
Eta epe luzera?
Familia eta lagunen konpainiaz eta egunerokotasunaz aprobetxazen segitzea.