Lesakako Udalak Olentzeroaren inguruko azterlana egin du, horretarako Labrit Multimedia enpresa kontratatu du eta emaitzak gizarteratzeko ikus-entzunezko bat sortu da eta Lesakako burdinaren museoan panel bat paratu da. Olentzeroa Lesakan: Neguko erritutik, identitate paradigmara proiektua Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak kudeatutako 7119.01 Nafarroako PEPACen Tokiko Garapen Parte hartzailea 2023-2027 laguntzaren esparruan gauzatu da eta 21.054,00 euroko inbertsioa izan da.
Horretarako 14.737,80 euroko dirulaguntza Cederna Garalur tokiko ekintza taldeak eman du, 2023-2027 Landa Garapenerako Estrategiaren esparruan, eta Europar Batasuneko Landa Garapenerako Funtsak (LGENF) % 45ean eta Nafarroako Gobernuak % 55ean kofinantzatu dute ikerketa antropologikoa.