Berako Udalak lan deialdi publikoa egin du garbiketarako bi langile kontratatzeko

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 25a, 10:00

Izangaiak aurkezteko epea irekia da dagoeneko, eta maiatzaren 26an bukatuko da. Euskarazko postuak izanen dira  eta izangaiek guttienez B2 maila izan beharko dute ahoz eta B1 maila idatziz.

Berako Udalak bi garbitzaile kontratatzeko deialdia egin du oposizio bidez. Lanaldi osoko lanpostuak izanen dira, eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen E mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte.

Hautatzen diren pertsonek eraikinetako eta bide publikoko zoruak eta altzariak garbitu beharko dituzte horretarako teknika eta produktu egokiak erabiliz.

Izangaiek gutxienez eskola ziurtagiria izan beharko dute, eta euskarazko maila akreditatu behako dute. Idatziz B1 maila izan beharko dute eta ahoz B2. Titulazio hori ez dutenek euskarazko froga bat gainditu beharko dute.

Deialdian aurkezteko epea irekia dago dagoeneko eta herriko etxean egin behar da maiatzaren 26ko 13:30ak arte. Alegatutako merezimenduak eta haien frogagiriak eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzte.

Xehetasun gehiagorako sartu hemen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun