Lesakako III. Bizibide Enduro lasterketa maiatzaren 18an eginen dute eta dagoeneko izena eman daiteke www.rockthesport.com webgunean, maiatzaren 12ra arte. Proba hau Sustrails Open Enduro txapelketaren barnean dago eta aurten, baita Enduro Pirineoak Koparen barrenean ere.
Egun bakarreko proba izanen da aurtengoa, baina bezperan, dortsalen banaketa eginen dute, baita Uxuri Portu eta Xabier Valverde herriko txirrindularien trial erakustaldia ere, larunbatean 18:00etan plazan.
Igandean, 08:00etan hasiko da proba Plaza Zaharrean eta sari banaketa 16:00etan eginen dute.