Berako Gure Txokoa elkarteko batzar orokorra larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 23a, 11:00

Gure Txokoa elkarteak batzar orokorra eginen du apirilaren 26an, larunbatean, Iamotenean. 19:00etarako egin dute lehenengo deialdia, eta 19:30erako bigarrena. 

Gai zerrendari dagokionez, hiru gai landuko dituzte: 2023ko eta 2024ko kontuen aurkezpena, Barne araubideko araudi berriaren proposamena eta zuzendaritza batzorde berria hautatzea. Hautagaitzak egunean berean aurkeztuko dira eta, aurkeztu ondotik, bozketa eginen da bazkideen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun