Oier Orbegozo lesakarra ariko da II. Benito Tainta txapelketako ortzeguneko jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 23a, 12:00

Arkupeko Oier Orbegozo lesakarra lau eta erdiaren barreneko lehian sartuko da ortzegunean.

Senior mailako lau partida jokatuko dituzte Lesakako udal pilotalekuan, 18:30ean hasita

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak bigarren aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketaren barrenean, senior mailako lau partida jokatuko dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan. Horietako lehenbizikoan, Arkupe elkarteko Oier Orbegozo lesakarra ariko da, Alde Zaharra taldeko Iñaki Atxaren kontra.

 

Lesakan, apirilak 24 ortzeguna, 18:30ean

Seniorrak

  • Oier Orbegozo (Arkupe) – Iñaki Atxa (Alde Zaharra)
  • Eneko Odriozola (Ilune) – Xabat Sasiain (Ataun)
  • Faben Ituarte (Lapke) – Zugasti (Bergara)
  • Ander Perurena (Tolosa-Aurrera) – Julen Odriozola (Abantzu-Zestoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun