Goiatz Labandibar idazlearen ‘Bekatua’ hizpide izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 22a, 17:00

Goiatz Labandibar oiartzuarrarekin topaketa izanen dute Lesakako liburutegian ortzegun arratsaldean, 'Bekatua' eleberriaz aritzeko.

19:00etan hasiko da solasaldia egilearekin liburutegian

Herrian irakurketa sustatzea eta ospatzea helburu duen Leitu Lesakako Apirileko Irakurketa Zikloaren barrenean, apirilaren 24an, Goiatz Labandibar Arbelaitz idazle oiartzuarra etorriko da Lesakako Liburutegira Bekatua liburuaz solastatzera topaketa irekian. Ortzegunean 19:00etan hasiko da solasaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun