Ortzegunean 10:30ean hasi eta iluntzera arte ariko dira futbolean, eta partida bakoitzak 12 minutuko bi zati izanen ditu. Tartean, bazkaltzeko geldialdia eginen dute Zubiondo jatetxean. 16 euroko menua izanen dute aukeran, eta izena eman nahi dutenek apirilaren 26ra arteko epea izanen dute. Horretarako, taldeko arduradunak mezu bat bidali beharko du 652 76 03 22 Whatsapp zenbakira.
Bi multzotan ariko dira. A multzoan Gure Txokoa, Baztan, Alfaro eta Real Sociedad I ariko dira; B multzoan Beti Gazte, Real Sociedad II, Arnedo eta Juventud Calahorra.
Irabazten den partida bakoitzeko 3 puntu lortuko ditu talde bakoitzak, berdinketak puntu bat emanen du, eta galtzen dutenek ez dute punturik hartuko. Gainera, partida guztietan 3 penalti botako dituzte, eta hutsik ez den kasuan talde batek huts egin arteko ariko dira penaltietan. Aldaketei dagokionez, zati bakoitzean aldaketak egiteko bi zati izanen dituzte.
Sari banaketa 19:15ean eginen dute.