Literatura Geraldien barrenean antolatutako solasaldia da, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Berako Irakurle Taldeak antolatu dute.
Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da Literatura Geraldiak programaren helburua.
Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa laugarren urtez segidan eta hamabi saio antolatu dituzte aurtengo udaberrirako.