Dorleta Kortazar ipuin kontalariaren ‘Maite ditut maite’ apirilaren 23an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 21a, 13:00

'Maite ditut maite' ipuin kontaketa berezi propioa ekarriko du Dorleta Kortazarrek asteazkenean Lesakara.

Leitu Apirileko irakurketa zikloaren barrenean eta Liburuaren Egunean, asteazkenean 18:00etan  hasiko da ipuin kontaketa berezia liburutegian

Lesakan irakurketa sustatzea eta ospatzea helburu duen Leitu Lesakako Apirileko Irakurketa Zikloaren barrenean, apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Dorleta Kortazarrek ipuin kontaketa berezia propio dakar Lesakako Liburutegira, Maite ditut maite. Asteazkenean, 18:00etan hasiko da kontaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun