Goiz eta arratsaldez irekiko dute eta bisita gidatuak ere eskainiko dituzte egunero, 13:00etan eta 19:00etan
Etxalarko Turismo Bulegoak ateak irekiko ditu Aste Santuan ere, herria eta ingurua ezagutzera datozenei ahalik eta zerbitzu egokiena eman asmoz. Apirilaren 17tik 21era zabalik egonen da ondorengo ordutegian: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Egunero bisita gidatuak ere eskainiko dituzte 13:00etan eta 19:00etan (3 euro pertsonako).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.