Leitu Lesakako Apirileko Irakurketa Zikloa da, aurten lehenbiziko edizioa duena, eta herrian irakurketa sustatzea eta ospatzea du helburu hainbat ekitaldi eta jarduerekin.
- Apirilaren 11n, Literarte Txiki jaialdiaren III. edizioaren baitan, haurrendako sorkuntza lantegia izan zuten liburutegian, Gianni Rodariren 75 autobusa ipuinean oinarrituta, eta Izaskun Mujikaren eskutik.
- Apirilaren 16an, Irain Eskolan Publikoan Liburuaren Egunaren ospakizunak eginen dituzte, Irakurketa txoko desberdinetan, baita XXXIX. literatur lehiaketaren sari banaketa ere.
- Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Dorleta Kortazarrek ipuin kontaketa berezia propio dakar Lesakako Liburutegira, Maite ditut maite. Heldu den asteazkenean, 18:00etan hasiko da kontaketa.
- Apirilaren 24an, Goiatz Labandibar Arbelaitz idazlea etorriko da Liburutegira Bekatua liburuaz solastatzera topaketa irekian. Ortzegunean 19:00etan hasiko da.
Apirila bukatuta ere, maiatzaren hasieran, Tantirumairu Ikastolan XLI. Txoko Txiki: Sormen oholtza antolatu dute.
Ezin aipatu gabe utzi irakurketa ardatz duten jarduera hauen artean Mintzoan Kux-kux egitasmoaren inguruan gauzatzen ari diren Irakurketa kluba eta Motxila ibiltaria proiektuak, zeinetan familiak, herriko ikastetxeak eta Liburutegi Publikoa lotzen baitituzte.