Omenaldi hunkigarria izan zen larunbatekoa. Comète sareko Baztan-Bidasoko elkarteko kideek, Aitor Elexpuru alkateak eta Nahia Semper ikastolako gurasoak hartu zuten hitza. Baita Mari Agnes Iturria senitartekoak ere.
Ikastolako ikasle, ikasle ohi eta gurasoak aritu ziren bertsotan, musika jotzen eta kantuan. Eta Ruper Ordorika ikastolako guraso ohiak eman zion omenaldiari akabera.
Omenaldiarekin batera, Merkatu plaza gisa ezaguna zen plazatxoari Frantxia Haltzuet izena paratu zioten, eta bere omenezko plaka bat paratu zuten.
Familiari Estitxu Arozenaren bertsoak eta Frantxiaren artxiboetako dokumentazioarekin osatutako liburua eman zizkioten oparitzat.
Omenaldia Labiaga ikastolak antolatu zuen, Berako Udalarekin elkarlanean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!