Ekitaldia 12:00etan izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, eta zuzenenean segitzen ahalko da alderdiaren webgunetik zein sare sozialetatik.
EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak Bidasoko Aberri Eguna ospatuko du igandean Lesakan. Ekitaldi instituzionala eginen dute eta bertan hitza hartuko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Aitor Estebanek, Napar Buru Batzarreko Unai Hualdek eta Nafarroako burukide eta Lesakako zinegotzi Ione Fagoagak.
Ekitaldia 12:00etan izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, eta zuzenenean segitzen ahalko da alderdiaren webgunetik zein sare sozialetatik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.