Euskal kantuen tailerra eginen dute apirilaren 15ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 11a, 19:00

Ainhoa Ansa aranoarraren eskutik eginen dute orain ere kantu zaharren tailerra Lesakan.

San Fermin erretiratuen elkarteak antolatu du, Ainhoa Ansaren eskutik

Joan den urtean bezala, aurten ere udaberri hasieran euskal kantu zaharren tailerra antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Apirilaren 15ean, datorren asteartean 17:00etatik 19:00etara eginen dute jubilatuen ostatuan, Ainhoa Ansa aranoarraren eskutik. Izena emateko azken eguna apirilaren 13a izanen da, igandea, jubilatuen ostatuan, 5 euro ordainduta.

Tailer honetan, «gure herriko kantuen bila ibiliko gara: gogoratu, aztertu, ikasi, erakutsi… eta nola ez, denon artean eta plazerez kantatu», diote antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun