Haur Kantarien VIII. Topaketa antolatu du Giltzarri abesbatzak apirilaren 12an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 10a, 09:00

Joan den urteko haur kantarien topaketa Harriondoan, Imanol Elizasuren gidaritzapean.

Larunbatean 12:00etan bilduko dira Harriondoa kultur etxean

Giltzarri abesbatzak zortzigarren aldiz antolatutako Haur kantarien topaketa eginen dute apirilaren 12an, larunbatean 12:00etan hasita, Lesakako Harriondoa kultur etxean, Imanol Elizasuren gidaritzapean. Giltzarrik Lesakako Udalaren laguntza izan du topaketa antolatzeko. Joan den urtean, Berako eta Lesakako ikastetxeetako haur kantariekin batera, Sunbillakoak eta Zaria koru eskolakoak ere izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun