Literarte Txikiko sorkuntza-lantegia izanen dute apirilaren 11n Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 9a, 16:00

Izaskun Mujikak bideratuko du tailerra ortzirale arratsaldean Lesakako liburutegian.

Literarte Txiki jaialdiaren hirugarren edizioaren barnean, haurrentzako sorkuntza lantegia izanen dute apirilaren 11n, ortziralean 17:30ean hasita, Lesakako liburutegian, Izaskun Mujikaren eskutik.

Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako sorkuntza tailerra izanen da, Gianni Rodariren 75 autobusa ipuinean oinarrituta. Jolasaren bidez eta irudimenari bidea emanez, parte-hartzaileek ipuin berri baten oinarria sortu ahal izanen duten espazioa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun