Afaria eta Sesmara irteera prest ditu Igantziko Baratzondo elkarteak

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 9a, 13:00

Baratzondo elkarteko kideek Aste Santuko ortziralean eginen dute afaria eta hilaren 27an joatekoak dira Sesmako Artesparto feria ikustera.

Aste Santuko ortziralean eginen dute afaria eta apirilaren 27an eginen dute bidaia, Artesparto feria bisitatuz

Betiko moduan aktibo ditugu Igantziko Baratzondo Elkarteko kideak. Oraingo horntan bi ekitaldi aurkeztu dituzte. Lehenik, Aste Santuko ortziralean, apirilaren 18an, afaria eginen dute. Meza ondotik hasiko da, 19:30 aldera eta izen ematea apirilaren 11 arte dago idekia. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro. Afaldu eta gero mus eta partxis tximista txapelketak izanen dituzte. 

Sesmako Artesparto feria bisitatzera apirilaren 27an

Apirilaren 27rako, berriz, irteera antolatuta dute Sesmara, eta bertan Artesparto feria bisitatzeko aukera izanen dute. 08:30ean herritik atera eta 11:30ean iritsiko direla aurreikusi dute. Azoka bisitatu ondotik, Sesmako jubilatuen elkartean bazkaria eginen dute eta ilunabarrerako etorriko dira herrira bueltan. Behin Igantzin, Baratzondon ogitartekoa jateko asmoa dute. Guzti honek 30 euroko kostua izanen du bazkideentzat eta 35 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen emateko azken eguna berriz apirilaren 18a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun