Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketa abiatu du berriz ere Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 9a, 19:00

Joan den urteko Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako saridunak plazan.

Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 25a baino lehen aurkeztu

Herria hobe ezagutzea helburu duen Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa martxan da berriz ere Lesakan. Beti Gazte elkarteak, udalaren babesaz eta Irain eskolaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntzaz antolatutako lehiaketa, oraingo honetan ere, Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratua izanen da. 30 galdera erantzun beharko dituzte eta erantzunak aurkezteko azken eguna apirilaren 25a, ortziralea, izanen da. Ez da derrigorrezkoa galdera guztiei erantzutea.

Parte hartzaileek, orriak beteta, kultura@betigazte.net helbidera bidali edo Beti Gazte elkartearen egoitzako atean dagoen postontzian sartu beharko dituzte.

Parte-hartzaileak hiru kategoriatan banatuko dituzte: A (LHko lehen eta bigarren maila), B (LHko hirugarren eta laugarren maila) eta C (LHko bosgarren eta seigarren maila). Sariak izanen dira kategoria bakoitzeko lehendabiziko hiruentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun