Marrazki lehiaketara lanak aurkezteko epea irekia dago dagoeneko, eta maiatzaren 8ra arte aurkezten ahal dira. Marrazkia horizontala izan beharko da, zuri beltzean, Gazte Eguna hitza agertu beharko da eta irudi erakargarria izatea ere baloratuko dute.
Lanak barraskilobera@gmail.com helbidera bidali beharko dira, eta derrigorrezkoa izanen da baldintzak betetzea. Irabazten duen marrazkiarekin kamisetak eginen dituzte Berako Gazte Egunean erabiltzeko.