Berako Zia eta Kaule auzoetan auzo batzarrak eginen dituzte ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 8a, 09:00

Ortzegun honetan Ziako eta Kauleko auzotarren txanda izanen da. Irudian, Herriko Etxeko plazako auzotarrekin egindakoa.

Berako Udaleko hautetsiak auzo batzarrak egiten ari dira ortzegunetan, eta aste honetan Ziako eta Kauleko herritarrekin elkartuko dira.

Ziako bizilagunekin hitzordua Anguleroan izanen da, ortzegunean, hilaren 10ean, 18:30ean. Ordubete beranduago, 19:30ean, Kaulekoen txanda izanen da eta Maritxenean elkartuko dira.

Heldu den astean ez da batzarrik izanen eta hurrengoa hitzorduak apirilaren 24an izanen dira Zalain eta Eltzaurdia auzoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun