Eguneko protagonista nagusia izan zen Tolosako txirrindularitza taldeko Luca Martinez Los Santos txirrindularia. Eguneko ihesaldian sartzeaz gain, aldi oro tarteak irekitzen aritu baitzen. Azkenerako, ordubete, 43 minutu eta 18 segundutan osatu zuen 72 kilometroko ibilbidea. Minutu bat eta 52 segundu beranduago helmugaratu ziren batera Club Ciclista Irunés taldeko Aiur Ugartemendia Sein eta Joan Cardona Valdajos.
Eskualdeko txirrindularirik ez zen sailkatu lehen hiruen artean, baina ihesaldian sartu zen Joanes Olaizola Fuentes txirrindulari leitzarra.Taldeka lehen sailkatua Irungo Club Ciclista Irunés izan zen.
Berako Gure Txokoa elkarteak antolatu zuen probaren 47. edizioa eta elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lanean aritutako boluntarioei, bai lasterketan bertan bidegurutzetan, motoekin zein kotxeekin, eta baita ondorengo luntxa prestatzen aritu zirenei ere.