Felix Errandonea memorialaren 47. edizioa eginen dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 3a, 11:00

Gure Txokoa elkarteak antolatua, Felix Errandonea memorialaren 47. edizioa eginen dute igandean Beran. Junior mailako txirrindulariei zuzenduriko proba da eta 72 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek.

Honako ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek: Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Berrizaun, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga, Bera, Garaitarreta, Bera, Zalain, Alkaiaga eta Beran, Mitxiren bordara igo eta handik helmugara.

11:00etan aterako dira txirrindulariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun