Txapelketa gogoan Pala Eguna prest dute Igantzin larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 2a, 08:00

XX. mendeko pala txapelketako finaletako baten argazkia, oraindik pilotalekua estali gabe zegoenean. Hura gogoan, Pala Eguna antolatu dute Igantzin larunbaterako.

Goizean pala partidak, argazkia, bazkaria Biltokin eta argazki zaharren erakusketa izanen dituzte

1980 eta 2007 urteen artean jokatu ziren herriko pala txapelketak gogoratzeko Pala Eguna prest dute Igantzin apirilaren 5erako. Horrela, apirileko lehen larunbatean, 11:00etan hasita, pala partidak izanen dira frontoian eguerdira bitarte.

11:00etan, Xalba Lizardi eta Xebe Txoperena, Juankar Unanua eta Karlos Irigoienen kontra ariko dira. Ondotik, Enaitz Telletxea eta Imanol Telletxea, Asier Santestebanen eta Mikel Antxordokiren kontra. Partiden ondotik, argazkia aterako dute parte hartzaile guziekin. Bazkaria 14:15 aldera izanen dute Biltoki elkartean eta bazkal ondotik bildu diren txapelketaren argazkien proiekzioa, XX. mendean frontoiak izan zuen bilakaeraren argazkiekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun