Espainiako trial Kopako bigarren proba jokatzekoa zen larunbatean Caspen (Zaragoza), baina, haize bortitzagatik, igandera gibeleratu behar izan zuten. Espainiako Koparako ez ezik nazioarteko C1 HC txapelketarako baliagarria zen proba eta, hortaz, Europa osotik hainbat rider etorri ziren.
Lesaka Trialeko Uxuri Portuk, lan bikaina egin ondotik, bigarren postua eskuratu zuen 12 eta 15 urteko emakumeen kategorian, Ingalaterrako kirolari baten gibeletik. Honela, Espainiako Kopako lidergoa hartu du.
Lesaka Trialeko Xabier Valverdek junior mailan parte hartu zuen eta meritu handiko borzgarren postua eskuratu zuen.