Tokiko Enplegu Azoka eginen dute asteartean Beran Mugalan proiektuaren barrenean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 28a, 10:00

Enplegu azoka Berako Kultur Etxean eginen dute heldu den asteartean.

Mugalan lankidetza proiektuak antolatuta Tokiko Enplegu Azoka eginen dute asteartean, apirilaren 1ean, Beran. Mugaz gaindiko proiektua da eta enpresak eta enplegu-eskatzaileak harremanetan jartzeko aukera izanen dute elkarrizketa laburren bidez.

Enplegu Azoka Berako Kultur Etxean eginen dute apirilaren 1ean 14:00etatik 18:00etara eta hainbat enplegu bilatzailek eta enpresek hartuko dute parte.

Mugalan lankidetza-proiektuaren parte dira  enplegu-zerbitzuak (France Travail, Servicio Navarro de Empleo - Nafar Lansare), garapen agentziak (Cederna Garalur eta Bidasoa Activa), Euroeskualdea, Berako Udala eta mugaren bi aldeetako enpresa-elkarte eta enpresak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun