Eraginkortasun energetikoaren eta irrisgarritasunaren arloko zerbitzuei buruzko bilera Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 28a, 19:00

Erginkortasun energetikoaren eta irisgarritasunaren arloan lesakarrei eskainiko zaizkien zerbitzual azaltzeko bilera eginen dute asteartea. Argazkia: Kulturkari

Apirilaren 1ean, 18:00etan, Herriko Etxeko batzar aretoan, Nasuvinsaren eskutik

Nasuvinsak eta Lesakako Udalak Eraginkortasun Energetikoaren eta Irisgarritasunaren arloan herritarrei eskainiko zaizkien zerbitzuak azaltzeko bilera informatiboa eginen dute apirilaren 1ean, asteartea, 18:00etan hasita, Lesakako Herriko Etxeko batzar aretoan, Nafarroako Gobernuren Biziberri Navarra Rehabilita programaren barrenean.

Etxebizitzen zaharberritze prozesu osoan doako jarraipen, aholkularitza eta laguntza zerbitzua eskaintzen du Nasuvinsak: irisgarritasuna, birgaitze energetikoa, energia berriztagarriak, instalazio termikoen berrikuntza eta bertzelakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun