Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen III. plan estrategikoa osatzeko saioa heldu den larunbatean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 27a, 17:00

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hasia du III. plan estrategikoa diseinatzeko parte hartze prozesua. Egiteko horretan, herritarrekin eta eragileekin kontraste saio bat eginen dute, plan horren helburuak, ildoak eta jarduerak lantzeko helburuarekin.

Saioa apirilaren 5ean izanen da, Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean, 10:00etan hasi eta 13:30ak arte. Parte hartzeko izen ematea beharrezkoa da, apirilaren 2a baino lehen formulario hau betez.

Mankomunitateak herritar eta eragile guziak animatu nahi ditu saio horretan parte har dezaten, sinetsita plana hagitzez errealagoa eta aberatsagoa izanen dela denon iritziak eta ekarpenak jasotzen baditu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun