Apirilaren 5ean sagardotegira ateraldia antolatu dute Arantzatik

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 26a, 18:00

Duela bi urte aranztarrek sagardotegira egindako ateraldiko argazkia.

Arantzako Gazte Asanbladak eta Ekaitza Elkarteak elkarlanean antolatu dute ateraldia, eta joan nahi dutenek larunbata izanen dute txartelak erosteko hondarreko eguna.

Sagardotegirako ateraldia urteroko hitzordua izaten da Arantzan, Ekaitza Elkarteak eta gazte asanbladak elkarrekin antolatzen dutena. Eta hala egin dute aurten ere. Apirilaren 5ean egin dute hitzordua. 12:30ean Arantzan bertan poteoa eginen dute eta 13:30ean autobusa hartuko dute aparkalekuan. 14:30ean Egiluxe sagardotegian bazkalduko dute eta goizaldean, 03:00etan, izanen dute Hernanitik bueltatzeko autobusa.

Autobusa eta sagardotegiko bazkaria 50 euro ordaindu beharko dira, eta txartelak larunbatera arte, martxoaren 29ra arte, Zakutenean edo Primi ostatuan erosten ahal dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun