Suspelako eta Suspelttikiko auzotarrekin bilduko dira Berako hautetsiak ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 25a, 18:00

Berako hautetsiak auzoz auzo bilerak egiten ari dira ortzegunetan. Aste honetan ere bi hitzordu izanen dituzte 18:30ean eta 19:30ean.

18:30ean Suspelako auzotarrekin elkartzeko hitzordua paratu dute Garatxeko bordan. 19:30ean, aldiz, Suspelttikikoen txanda izanen da. Hasieran bilera ur deposituaren kanpoaldean egitekoa bazuten ere, udalak jakinarazi du azkenean Apezanea etxeko bidegurutzean (Kaxerna) eginen dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun